#GazteokHaustura | Elkarretaratzea Sabin Etxea aurrean

2017-05-07
Gaur hemen elkartu gara Ernaiko kideok Sabin Etxearen aurrean, Alderdi Popularrak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak egindako edo egiten ahalegindu nahi duten iruzurra salatu eta horren aurrean orain eta etorkizun duin bat aldarrikatzeko. Ikusten dugu gazteok sekulako iruzurra jasaten ari garela, ikasita enplegu duin bat izango genuela esan baziguten ere edozein enplegu edonolako baldintzetan, langabezia, ezkutuko lanak edota atzerrira alde egin beharra da ordainetan eskaintzen diguten bakarra. Eta, horrez gain, osasuna, hezkuntza edota etxebizitza bezalako oinarrizko eskubideak negozio-bide bilakatu dituzte, denonak omen ziren eskubideak geroz eta gutxiagoren pribilegio bihurtuz. Ikusten dugu hau ez dela fenomeno meteorologiko bat, hau ez dela arazo tekniko bat, baizik eta hau dela arazo politiko bat. Izan ere, krisi deitutako iruzurraren aitzakian gutxiengo pribilegiatu baten mesedetan eta ondorioz herritarron eta gazteon kaltetan inposatu dituzten politika jakin batzuen ondorioa. Eta, hain zuzen ere estatu espainola, bertako agintarien konplizitatez inposatutako politika horien ondorioa argia da: gutxiengo pribilegiatu bat geroz eta aberatsagoa, eta herritarrok, eta gazte, emakume eta atzerritarrak zer esanik ez, geroz eta pobreagoak: Mercadonako presidenteak esan zuenean bezala, “eskubide gutxiago, obligazio gehiago”. Ikusten dugu zoritxarrez estatu espainola EAJren eta Urkulluren ezinbesteko laguntzaz ari dela jokatzen, eta horren erakusle dira, hain zuzen ere, alderdi inpopularraren babesarekin onartutako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako aurrekontuak eta Rajoyren aurrekontu antisozialei emango dieten babesa. Eta gainera ikusten dugu iruzur handi bat egin nahi digutela, eta denon interesekotzat saldu nahi dutela beraien laguntxoei mesede egiten dion, eta honenbestez herritarroi eta gazteoi kalte egiten digun akordio hau. Ikusten dugu, alde batetik mahai-gaineratzen dutela Euskadiren ustezko interesei erantzuten diotela, eta ikusten dugu zoritxarrez ez diotela denoi interesei erantzuten, ez diotela euskal herritarron interesei erantzuten baizik eta gutxiengo pribilegiatu baten interesei erantzuten diela. Ez diela erantzuten, adibide bat ematearren, RGIa bezalako prestazio sozialetan murrizketak jasaten ari diren herritarrei, baizik eta AHT bezalako obra faraonikoen konstruktorei. Ez diela erantzuten prekarietatea jasaten dugun gazteon behar eta nahiei, baizik eta esaterako Iberdrolako presidente gisa egunean 42.000 euro irabazten dituen Sanchez Galanen interesei. Bada iruzur horren bigarren argudio bat, eta da haien ustez egonkortasuna ekartzen duela, baina ikusten dugu hori ere gezurra dela. Hain zuzen ere, estatu espainolaren politika desastrosoei segida emanez eta horiek babestuz haustura soziala eta prekarietatea, hau da, egonkortasunik eza eskaintzen baitigute. Eta bada hirugarren gezur bat, eta da ez dagoela beste biderik: ezereza edo zenbait ogi apur. Eta ikusten dugu badagoela aukera bat: eta da kataluniarrak egiten ari diren bezala gure nahi eta beharrei erantzungo dien Euskal Errepublika bat eraikitzea. Hori baita gure ustez estatu desastroso, ustel eta antidemokratiko honen aurrean ordena justu, demokratiko eta parekidea eraikitzeko era bakarra. Honenbestez, uste dugu ez dela erresignaziorako garaia, ez dela zenbait ogi apurrekin konformatzeko garaia, baizik eta alternatibak gauzatzekoa, partida irabazteko anbizioz jokatzekoa. Betik gora, geure buruen gain guk geuk erabakiz, jakin badakigun bezala, geure buruen gain guk geuk erabaki ezean beste batzuek egiten baitute gure ordez, eta ikusten dugun bezala eta jasaten dugun bezala, geure kontra. Beraz, bukatzeko, deia egiten diegu gazteei elkarlanean orain eta etorkizun duin bat eraiki dezagun, eta denon artean estatu eta herri eredu antidemokratiko, injustu eta ustel honekiko dependienteak izateari utzi eta gure nahi eta beharrei erantzungo dien Euskal Estatu eta herri eredu bat eraiki dezagun!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak