(H)ari gara - Eskean Kristö eta lagunak

2019-03-24
Bulkada berriak gara, independentziara goaz. Askatasun bulkadak gara, apirilaren 19, 20, 21 eta 22an Lemoara goaz. (H)ari garelako, bagara. Gerorik ez da etortzen bila joaten ez bada. Eskean Kristö taldeak konposatu du Gazte Topagunearen kantua. Arratiako taldearekin batera, Euskal Herriko musikari eta sortzaile ezberdinek osatu dute melodia. Doinuaren lagungarri den bideoklipa ere gazte sortzaile ugariren eskutik dator. Ikus-entzunezkoen munduan dabiltzan hamarnaka gaztek jarri dizkiote irudiak kantuari. Bulkada bat barruan, taupaka daukagu. 40 urte baina, berriak gara gu. Ibilia pausu bat, egingo dugunerako. Sorkuntzan diharduena, aldiro sortzen delako. Gozatu! #Gzt19 #EzDutGalduko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak