Belarrimotzak (Hezurbeltzak)

2022-11-30
BELARRI MOTZAK Hitzak: Jon Maia Musika: Gorka Hermosa Lorca poetak dio: aurpegi ederreko neska olibak biltzen ari da, haizeak, dorreen galai, oratzen dio gerria. Eta gogora datorkit galdera: zu ote zinen abuela olibak biltzen ari zen haurra? Itsasorantz zetozen ibaiak ziren trenak, leku baino hutsuneago, olibondorik gabeko norterantz zetozenak.. Eta euskal lurretara iritsi zinen gazte, belarrimotz, hezurbeltz, maketa, coreana, baina madre zinelarik, bihurtu zinen ama. bizitza berrirako maletak hartzean arropa zaharrez beteak eguzkia urruntzen atzean elurtutako lur batean Extremadura, Galizia Gaztela, andaluzia Zein zamoratik Maite zenutena utzi ta Lurralde arrotz hontara esku hutsik Heldu zinaten Belarri motz bideluze Sasi, euri ta laino Olibondotik gatoz Kantu honetaraino zer eman ziezaguken bizitzak ala lurrak ez bada oliba batzuk eta Hil arte munduan leku bat Oinetakoak gerratean Urratu arren Bide luzea egin zuten honarte Eta Sarrionandia poetak dio: “Nekez usten du bere sortherria sustraiak han dituenak”. Eman gabeko besarkadaren aurrean, zorra kitatuz, hona hemen presente lurra, hona hemen presente olibondoa, ahazturaren aurka landatua, maite duzun lurrean bertan, hil eta bizi izan zaren honetan! Hil arte beti euskalduna naiz ni Haiei, esker euskaldun. Gu ere herri zahar eta berri zuei eskerturik Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak