Orri galduetan natza - Pasadena

2022-08-29
"Sakamantekas" Euskal Gaizkileak serieko hamaikagarren atala izan zen, eta XIX.mendean zehar Arabako lautadan bizi izan zen Juan Diaz de Garaio serieko hiltzailearen historia kontatzen du. Ez dago gaiztagin honen nondik norakoen berri ematen duen euskarazko kanturik, eta horregatik eskatu genien Pasadena musika taldeko Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basagureni abesti bat sortzea. Musika eta hitza: Pasadena (L. García de Cortazar, J. Basaguren) Ekoizpena eta nahasketa: Gakobeltz Hit Faktoria (J. Baleztena, M. Narbaiza) Masterizazioa: Jonan Ordorika Podcasta osorik entzuteko: https://podcast.eus/sakamantekas-lautadako-hiltzailea-euskal-gaizkileak-seriea/ LETRA Senarra espetxean  eta umeak negarrez. Gorputza saldu beharra orain ez hiltzeko gosez. Bisaia hautsita utzi nauzu errekan bertan.  Sabela ireki, baina  begiak itxita. Eske guztiak ukatuta, orri galduetan natza. 13 urterekin moztu zidan bidea. Eta leku hartan saski bat dago, nire hutsunea. Ile orratza odoldu arte bihotz barnean.  Ezetza ez da kabitzen batzuen buruan. Bularra zulo, bortxatuta, orri galduetan natza.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak