E17 Guardia Zibilaren Armagabetzea Oñatin

2017-05-25
Apirilak 8an ETAk bere armak herriari itzuli ondoren, Guardia Zibilaren txanda iritsi da. Ekainaren 17an, Oñatin, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibila armagabetuko da. Euskal Herriak horrenbeste desira duen ekimen hau ondo egiten dela ziurtatzeko Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kidea Ram Mannikkalingam Oñatin egongo da. Hainbat iturriren arabera, indar okupatzaileek Euskal Herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia Egun hau ospatzeko egun osoan zehar hainbat ekitaldi egongo dira; bake artisauen azoka, poteoa, herri bazkaria, manifestazioa eta eguna amaitzeko kontzertuak. Ekimena antolatzen ari diren Fan Hemendikeko kideek Euskal Herri osoa gonbidatu dute egun horretara Oñatira
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak