ETXEKALTE HABI - ARIMAK - BIDEOKLIPA

2021-04-12
Single 7’’ko Edizio mugatua + Bira! ETXEKALTE eta HABI banda berri interesgarrienetako bi dira. Single bat partekatuko dute. Bi kantak joan den urtarrilean grabatu zituzten Elkar estudioan, Víctor Sánchezen zaintzapean. Bira bat elkarrekin egin behar dutela eta, bi kanta hauek grabatu dituzte, banda bateko zein besteko musikariak elkarren artean nahastuta (bateria-jotzaileak salbu). Gitarra bizi-biziak, erritmo sendoak, errepika gogoraerrazak eta egungo eszenako bi ahots onenetako bi. Ondorioa? Bi kanta bikain! Lehenengo kontzertuak: – Apirilak 16 - Gurea Antzokia (Villabona) – Apirilak 24 - Ataun – Maiatzak 15 - Astra (Gernika) – Maiatzak 29 - Añorga Single 7’’ Edición limitada + Gira! ETXEKALTE y HABI, dos de las bandas emergentes más interesantes del momento juntas en un single compartido. 2 temas compuestos y ejecutados por los dos grupos, que grabaron el pasado enero en los estudios Elkar con Víctor Sánchez a los mandos. Con la excusa de presentar una gira en común, publicamos estos dos temas en los que en ambos se mezclan los músicos de las dos bandas (menos los baterías, que cadse reparten los temas). Guitarras intensas, ritmos contundentes, que dejan paso a pegadizos estribillos y, dos cantantes con dos de las mejores voces del panorama. El resultado… dos temazos. https://elkarmusika.eus/diskak/single-7-etxekalte-habi-arimak-denboran/ Etxekalte eta Habi - Arimak "Arimak Denboran" Laguntasunak eta gogoak bultzaturiko lana, garagardo artean hasi eta zuen memorian iltzatuta amaitu nahi duena. ETXEKALTE: Spotify: https://open.spotify.com/artist/1qFSr1UHalKNu29bNSL3LV Instagram: https://instagram.com/etxekaltee Facebook: https://www.facebook.com/etxekaltetaldea/ HABI: Spotify: https://open.spotify.com/artist/7zhQ9yctDHeAjmLugoYUvH Instagram: https://instagram.com/habi_taldea Elkar estudioetan grabatua eta masterizatua Victor Sanchez soinu ingeniariaren eskutik. Eskerrik handienak proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi: Zuzendaria eta ideia: Alba Lozano Zuzendari laguntzailea: Iker Maguregi Aktoreak: Julen Barturen eta Gaizka Sarasua Argazki zuzendaritza: Andrea Martinez Kameraria: Iñigo Iriondo eta Jon Santamaria Gafter: Antonio G. Albalate Muntaia: Iñigo Iriondo eta Alba Lozano Soinu ingenieritza: Victor Sanchez Ekoizpena: Tiro pun, Etxekalte eta Habi Arte zuzendaritza: Claudia Alejandra eta Ainhoa Atxaga Jantzien diseinua: Karla Biondini MUAH eta jantzi laguntzailea: Araitz Pil Argitaletxea: Elkar Nitya Lopez Arantza Felipe Tony G Andres Camio "Jitu" Hitzak/Letra: Batak bestearen etorrera miresten Berba zaharren magalean Eklektikoa bihurtzen, azala berritzen aldi berean Inspirazioa bada, gure benetako lehengaia Saiatuko gara ereiten Ezpanak, zaporea galdu ez dezan Bizitzaren akordea eskatu zenidalez Arimaren beste aldea emateko gai nintzen Nor naiz? Eta esan zenidake “norbait zara” Agerian ezkutatzen, isilpean Isilpean, agerian izkutatzen duzun akorde baten bultzadak behartzen nau elkartzera eta haizearen babesaz, murgildu naiteke zure arimaren barrura Ihintzaren antzera, azaleratzen dugun horri disdira ematera (Airea edukitzeko abestu egin nuen) Bizitzaren akordea eskatu zenidalez Arimaren beste aldea emateko gai nintzen Nor naiz? Eta esan zenidake “norbait zara” Agerian erakusten, isilpean
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak