Hamaika Gara, ikastolen deia

2021-06-29
Ikastolok aspaldi ari gara Euskal Hezkuntza Sistema Propioa aldarrikatzen. Euskara eta euskal kultura ardatz izango dituena, ehuneko ehunean Euskal Curriculumean oinarrituko dena, Euskal Herri osoari eragingo diona. Guztion artean eraiki eta erabakitako Euskal Hezkuntza Sistema bat nahi dugu. Era berean, guztion artean erabakitzea nahi dugu Euskal Herriaren geroa. Horregatik, bat egiten dugu Hamaika Gara ekimenarekin, eta Ikastolen Elkartetik dei egiten dugu uztailaren 3an Bilbon mobilizatzera. Bertaratzeko, eskuratu konpromiso txartela Hamaika Gararen online dendan Hamaika Gara erreferendumaren alde! Batu ditzagun indarrak!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak