Luis Angel Garrido epailearen adierazpenak

2021-02-11
www.berria.eus | Espainiako Epidemiologia Elkarteak gutun baten bidez adierazi du Luis Angel Garridoren hitzak «onartezinak» direla, eta atzera egiteko eskatu diote. Epaile horrek zuzentzen du asteartean ostalaritza zabaltzeko baimena eman zuen EAEko administrazioarekiko auzietako sala. Bezperan, Bilboko Herri Irratian eginiko adierazpenetan, epidemiologoen lana gutxietsi zuen. Esan zuenez, adituok «ikastarotxo bat egin duten familia medikuak dira». Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak