Eskual anaiak (Txomin Artola)

2018-11-06
Xabier Iratzeder http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Erdal-itsaso iresle hortan galduak zaizten anaiak, Euskal-Eguna baitugu egun zueri agur nasaiak. Euskal-anaiak, altxa burua, bota irrintzin alaiak! Ari zaizkigu oldarka sartzen uhainak eta hedoiak, Bainan Euskaldun atxik gaitzala Euskara gure mintzaiak. Etxe-xokoan elgarri tinko, Euskaraz kantuz aitzea, Ai! zer gozoa, zer bozkario, zer bihotzaren asea! Etxe xokoan kantuz aitzea paregabeko bakea! Sistu-marrumaz ari dadila kanpo beltz hoitan aizea, Guk etxeñoan azkar dauzkagu Euskara eta Fedea. Mundu guziko euskal-etxetan mintza ta kanta Euskaraz: Aintzinekoen euskal-su hura barnean berritz pitz-araz. Amerikano ala Paristar, orroit gaur zuen odolaz: Euskal-hitz bero harrokatsuez zuen bihotza denek haz, Denak euskaldun eta denak bat, jabe gaitezen Geroaz. Oi Zabiereko Euskal-semea, Saindu hoin bihotz-zabala, Garen tokian zure anaiak izan gaiten zu bezala. Beti euskaldun, kartsu eta bat, zu itsas-argi goazila; Dugun erakuts gure sailean zer den Euskaldun odola: Euskal-Herria funski maitatuz dugun pitz Mundu-zabala. Pertsu hauk ditut Beloken eman euskal-anaien pizgarri, Euskal-jendeen ber-pizteari eginez agur ta irri. Euskal-anaiak gauden osoki egin gaituen Jaunari. Egun beltzetan ibil gogoan euskal-fraideen hitz hori: Mundu guziko Euskaldunen zain, zerurat gaude kantari.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak