EGOSKOR1 - Izurritea

2020-08-17
Deskarga: https://egoskor1.bandcamp.com/album/bostekoa Izurritea Albotara begira gurutzatu baino lehen 360ยบ-etan arriskua nondik etorriko den ta saiatu naizen arren nik jada ez dakit zer den zer lupa bilatzaile guztietan ez dut aurkitu ezer nor hau, nork zer, non han ta zein, propaganda betekada teoria mila dira ordainsaria balego bezala tontoa azkena osasun materiala erosten aurtengo nazioarteko lehiaketa olinpiar-jokoen truke kobazulora bueltatuz XXI garren mendean suan beharrean eskuak telebistan berotuz ta neroni ez nago salbu, hementxe atarramendua normala baino errezagoa egin baitzait konfinamendua Baina eskin guztietatik sortu da zerbait bizirik utzitako lekua ez baita geratu hutsik narrastiak zutik, txoriak zorutik, basurdeak kaletar bihurturik izurde saldo bat portuan saltoka lotsagabeki Kaleak leihotik begiratuta, daude zatituta, daude zenbatuta pausoak denak, mahai joko batenak, monopolia nik uste arauak berdin diraute banka beti irabazle berriz argi geratu da zein diren lehentasunak isunak arrazoidunak edo ez, eztabaidatik haratago herritarra al da arduraduna boterea darabilena baino gehiago? Zein da erantzukizuna mendekoaren etxean bakarrik egin dezakenean zuk uzten diozuna etorkizuna zein ote, argi baino gehiago ilun grafikek behintzat diote, ezertxo ere ez dela ziur arrasto bat daramate, gorriz gora behera asko ditu tximistak dirudite, burura erorko zaizkigu Baina eskin guztietatik sortu da zerbait bizirik utzitako lekua ez baita geratu hutsik narrastiak zutik, txoriak zorutik, basurdeak kaletar bihurturik ta ditugunak hanka bi, hondamendi asmo berri.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak