M8 Ibaetako campusean

2022-03-08
Irutxulo.hitza.eus | Erraustu plataformak deituta mobilizazio feminista egin dute Ibaetako campusean, hezkuntza feminista baten alde, Zapaltzen gaituen sistemari sua! Antolakuntza feminista gure garra! lelopean. 10:0oak aldera abiatu dira aulariotik, eta manifestazioa hastearekin batera, Estudiantes en Lucha antolakundeak astelehenean borroka feministaren aurka jarritako pankarta handi bat bota dute. Campusean barrena ibili dira, eta, besteak beste, "gora borroka feminista" eta "hezkuntza patriarkalari sua" oihukatu dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak