Aldi berri bat marrazten - Idoia Trenor Zulaika eta Jon Agirresarobe Lopetegi

2020-07-09
"Hiztun komunitate txiki baten barruko kultur diziplina bat da bertsolaritza. Kultura eraldaketa prozesu gisa ulertzen dugu: balio sistema oso baten transmisiorako tresna. Garatzeko guneak hamarka dira bertsolaritzan: herriz herriko eskolak, oholtza gaineko lana, antolatzaileen ilusioa, irakasleak, zaleak... Borondatea sobera. Horietan eragiteko, hiru zehar-lerro une oro presente: feminismoa, belaunaldiartekotasuna eta lurraldetasuna. Epizentroan, Bertsozale Elkartea. Bilgune bai, baina ez eragile bakar: sei elkarte eta enpresa bat, 125 soldatapeko langile eta borondatezko 100 langiletik gora bertsolaritza geroratzeko lanetan". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak