Itzala (Benito Lertxundi) remix

2020-06-10
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/P8kpZs-G7Zg http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Epaile bat behin, konturatu zen Hiru urrats eman ahala, Egun eta gau, gau eta egun Norbait segika zeukala. Epaile jauna nora zihoan Bera hara zihoala Pentsatu gabe agindu zuen: "Kartzelan sartu itzala!" Bere baitako sentituko zen, Epaitegiko marrazo Batzun aldetik ez zuen izan Ez kritika, ez arazo. Hedabideek, handi-mandiek, Hartu zuten gozo-gozo Titulatuaz: "delako itzala Arriskutsua zen oso." Baina grazia handirik ere Ez zion egin askori, Justizi ezak ipini zuen Kaleko giroa gori. Haur txiki batek kontatu zion: "Begira epaile ongi... Mamu-mamitzen saiatu arren Zeure itzala zen hori." Epaile jauna konturatu zen Bistan zuela uzkia... Haren dardara, ezin egona Eta kopeta bustia. Kartzelan sartu zituen biak: Ilargia, eguzkia... Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia. Kartzelan sartu zituen biak: Ilargia, eguzkia... Egia esan zion haurtxoa ta mugitzen zen guztia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak