Puigdemont baldintzapean aske Alemanian, eta Trapero, matxinada egotzita auzipetuta Espainian

2018-04-05
Aske geratu da Carles Puigdemont presidente erbesteratua, baldintzapean bada ere. Alemaniako Auzitegiak ebatzi du ez dagoela matxinada deliturik, eta behin-behinean espetxetik irteteko baimena eman dio, Espainiako Gorenak emandako euroaginduari buruz erabakitzen duen bitartean. Espainiarentzat, berriz, dena da matxinada Katalunian, eta azken matxinoak, Lluis Trapero Mossos d’Esquadrako buru ohia, eta haren inguruko Kataluniako poliziako arduradun ohiak. "Matxinada" egitea eta "talde kriminaleko kide izatea" egotzi die Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak