Rotten XIII - Nire amaren etxea

2021-06-18
·Rotten XIII (Larraga-Tafalla, Basque Country)· Abestiaren grabaketa eta masterizazioa: Julen Urzaiz, Iruñako Sound of Sirens estudioan. Letra eta doinua: Rotten XIII LETRA: Hil da gure arbasoen herria teknologia eta zientzia artean. Zein ederra den mitologia, zein tristea errealitatea. Hil da eraiki zuten guztia, mundua jauzi zaio gainera. basora datorren zuhaitz berriak zelako erronka duen aurrean. Trikuharri handi baten itzalean elkartu dira putreak ta beleak. Gizartearen suak haien etxea kiskaltzean erabaki dute gizaki orori begiak ateratzea. Hil dira gezurra eta egia justiziaren atzaparretan. Argi somatzen da ustelkeria munduko gobernu guztietan. Ez da iritsiko udaberria sortu dugun negu ilun honetan. Galdu ditugu loreen haziak zementupean lurperatzean. Maite zuten guztiaren babesean erori ziren guzti hoien izenean zin egiten dut, hemen eta orain, zuen aurrean, erori arte defendatuko dudala nire amaren etxea.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak