EUSKERAZKO 20 songs TAG | Bigarren zatia

2017-06-25
Youtuben oso ezaguna den "20 songs TAG" hartu eta pixka bat moldatu det. Galdera batzuk aldatzeaz gain, garrantzitsuena erantzunetan dago: euskaraz diren abestiak soilik aukeratu daitezke. Aurreko bideoan lehen 10 galderak erantzun nituen, bideo honetan falta diren beste 10ak erantzun ditut. Hauek dira TAGeko galdera guztiak: Bideo honetakoak: 1. Gehien gustatzen zaizun abestia 2. Gehien gustatzen zaizun musika taldea 3. Triste jartzen zaituen abestia 4. Alai jartzen zaituen abestia 5. Momentu konkretu bat gogorarazten dizun abestia 6. Asko gustatzen zitzaizun eta orain gorroto dezun abestia 7. Instrumentu batekin jotzen dakizun abestia 8. Ikusi dezun azken kontzertua 9. Erosi zenuen lehen DC edo kaseta 10. Denei gustatzen zaien eta zuk gorroto dezun abestia Hurrengo bideokoak: 11. Gehien gustatzen zaizun bakarlaria 12. Gehien gustatzen zaizun abeslaria 13. Jada existitzen ez den zein talderen kontzertua ikusiko zenuke? 14. Ekimen baterako sortu den abesti gustukoena -adibidez: aurtengo kilometroetako abestia, 2012ko Ikasle Egunekoa, Gazte Danbadakoa...- 15. Norbait gogorarazten dizun abestia 16. Haurtzaroa gogorarazten dizun abestia -seaska kanta bat, jolaserako haur kanta bat...- 17. Txikitako telebista abestirik gustukoena -Doraemonen abestia, Euskaraokekoa...- 18. Ezagutu dezun azken taldea 19. Entzun dezun azken abestia 20. Osorik dakizun abesti bat - Kaixo denoi! Ni Aiora naiz -edo @probatxoa Twitter eta Instagramen- eta Youtubeko kanal hau irekitzera animatu naiz, euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena ematen didalako. Zerbait kontatzeko idatzi nahi badidazu: probatxoanaiz@gmail.com
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak