HAUSPOTU, herriak bizituz!

2020-01-21
Lurralde desoreka ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Hiriak eta metropoliak handitzen ari diren neurrian, Euskal Herriko landa eremuko argia itzaltzen ari da emeki-emeki. Neurririk hartzen ez bada, egoerak ez du atzera bueltarik izanen. Hori dela eta, Udalbiltzak Euskal Herri mailako arazo larri horri, Euskal Herri mailako erantzuna ematea proposatzen du. Bide honetan, Koop 57 eta OlatuKoop izango ditugu bidaide. Hala, Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) oinarritzen diren proiektuak sustatuko dira Euskal Herrian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak