Euria eta uholdeak Donostian

2022-05-16
Irutxulo.hitza.eus | Eguzkitsu eta berotsu argitu zuen igandeak Donostian, eta hala jarraitu zuen goizean eta eguerdian, baina arratsaldean lainoak agertzen hasi ziren, eta azkar heldu zen ekaitza. Sekulako euri zaparradak bota zituen, kazkabarra eta guzti, denbora gutxian. Horrela, hiriko estoldek gainezka egin zuten, eta putzu handiak, ur baltsak eta uholdeak sortu ziren Donostiako zenbait gunetan; zona aldapatsu batzuek ibaiak ziruditen. Groseko Jai Alai inguruko zonan, esaterako, kalea ibai bihurtu zen, eta Larratxon ur jauziak sortu ziren. Jarraian, herritarrek grabatutako eta hedabide honek bildutako bideotako batzuk dira hauek.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak