Kontratu bategatik dirua eskatu ziotela esan du De Miguel auziko lekuko nagusiak

2018-03-05
Aste erabakigarria da honakoa De Miguel auzian. Ainhoa Alberdi abokatua hasi da deklaratzen. Oso lekuko esanguratsua da Fiskaltzarentzat: Alberdik berak azaleratu baitzuen Euskadin inoiz izan den ustelkeria kasurik handiena. Auzipetuek "kutxan ordaintzea" eskatzeko zuten "erraztasuna eta arinkeria" nabarmendu du Alberdik epaiketan. Ustez legez kanpoko ordainketak egin zirela frogatzen duten grabazioak ere entzun dituzte auzi saioan. Epaiaren ebazpenari itxaron beharko zaio, ordea, aintzat hartuko duten ala ez jakiteko, defentsako abokatuek grabazioa baliogabetzea eskatu baitute, "manipulazio zantzuak" daudela argudiatuta.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak