4. GEU BE BAGARA ITSASOA - Enpakadoreak

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Enpakadoreak alturako itsasontzietako neskatilak dira. Ontzia portura sartzen denean, arraina neurriaren eta pisuaren arabera sailkatzen dute, hurrengo egunerako salmentarako prest egon dadin. Gehienetan gauez eta domekaz egiten den lan gogorra da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak