Bikografiak: Ainara Azpiazu "Axpi" eta Iker Lauroba

2021-02-26
Otsaileko bikografiak saioan, Ainara Azpiazuren (ilustratzailea) eta Iker Laurobaren (musikaria) ibilbideak ezagutu ditugu Oihana Maritorenak (aktore eta euskara irakaslea) gidatutako elkarrizketan. Bi parte hartzaileen biografien errepasoa da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ... Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak