Nire gaurko herria (Markos Untzeta)

2018-05-07
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=4_h2uUcqcmY Markos Untzeta: https://www.youtube.com/channel/UCk44F0Vqt26QE0jH0GMHOfg Biografia: http://www.badok.eus/euskal-musika/markos-untzeta#biografia http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Nire gaurko herriak ez dauka bere garai bateko itxura lantzean behin bueltatzen naizenean Eibarko kaleetara ezezaguna zait begietan nire herrian arrotz sentitzen naiz Lantegiak dira desagertu handiak eta txikiak orain dendariak agertzen dira lehen beharginak zeuden tokian garai bateko Eibar gris hura galduta kolore artean Txikitan sarri joan ohi ginen fabrika zaharretara aspaldi luzean itxita zeuden lana beste nonbaitera eroanda mamuak bereizten genituen bertan pabiloi ilunetan beharrean Aitak dio bazela garai bat non jendea lan bila etorrita goizean beharra eskatu eta arratsalderako beharrean Mendiguren eta Zarraua Alfa, Sarasketa, Lambretta, Norma, Orbea, Star, Aurrera bizirik gure aitaren garaian niretzat iragan baten lekuko orain betirako galduta
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak