Lazkao Txiki Ordizian

2021-09-11
Ordiziako Santa Maria Kaleko 18.ean Nexgraffek margotutako horma-irudia. Emaneurre Taldeak bultzatutako ekimena eta herritarren ekarpenei esker egindakoa. Guztira 178 ekarpen izan dira. Norbanako, elkarte, kirol talde, entitate eta herriko kuadrillen babesa izan du proiektu honek. Emaneurre Taldearen kezka izan da eta da, euskararen etorkizuna. Euskararen egoerak kezkatzen gaitu, bai erabilerak eta baita hizkuntzaren jatortasunak ere. Lazkao Txikik ere bazuen kezka hau, hizkuntzaren iraupenak ez ezik, jatortasunak ere kezkatzen zuen. Erdararen eragina zenbaterainokoa zen jabetzen zen, eta honela zioen. “MARTXA HONETAN AURKI ERDARAZ HITZ EGINGO DUGU, EUSKARAZ ARI GARELAKOAN” Horma irudiarn Lazkao Txikiren irudia ikusi dezakegu lehen planoan eta atzealdean hain maitatuak zituen Txindoki eta Lazkaomendi agertzen dira. Goiko aldean, haren doinuetan hain garrantzitsuak ziren txoriak, “txoriak zirela bertsolari onenak” esaten baitzuen eta gorago euskararekiko bere kezka adierazten zuen esaldia: Azkenik eskuetan ordulari bat, orratzen artean EUSKARA hitza irakur dezakegularik. Ordulari honek esanahi irekia izan dezake.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak