Nafarroari (Kapare taldea)

2018-04-11
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music NAFARROARI (Fernando Aire “Xalbador”. Urepel) 1-Goizean jeiki ohetik eta non nagon eginik galde diot: “aurrean-Baztan daukazu gibelean Erro alde, ezkerretarat Eugi herria eskuinalderat Luzaide zure guziak Nafarroaren hegalen azpian daude”. 2-Ene amatxi zendu maitea Auritzberriko izanik nafartarraren odol kartsua zainetan senditzen dut nik, eta artzaintzan Sorogain mendi zoragarrirat iganik, norbaitek: “atzar adi! diola” entzuten dut urrundanik. ♪♪♪♪♪♪ 3-Ene sortzeko agerietan ni naiz baxenabartarra titulu horrek lehen hitzean galtzen du bere indarra ni beheretar zendako deitu, neurez banaiz orotarra? Goi ta beherik ez da enetzat Nafarro bat da bakarra. 4-Bere zainetan sendi duena hastapeneko odola; eman dioten izen mendreaz nekez daiteke kontsola; ezin onartuz bizi naiz beti murrizturikan dagola; bere itzala Baionaraino hedatzen zuen arbola. ♪♪♪♪♪♪ 5-Bainan enetzat, o Nafarroa, ez da ezin igarria izena nola gorde duzun zuk eta guk hartu berria; enbor sendoan sartu baitzuten aizkora beldurgarria, zure laurki bat bertzerik ez da ni bizi naizen herria. 6-Bi aldetarik nagusi bana jarriz gero Nafarroan; ez dakit gure etorkizuna zoin ateri buruz doan; ez eta ere gaur zer hainetan zauden zu euskaldungoan bat gineneko egun ederrak ditut bakarrik gogoan. ♪♪♪♪♪♪ 7-Betititako arrain handien lege okaztagarriak gaitu nafartar anai arrebak bi taldetan ezarriak; bainan ele huts dira tratuak, itxura huts zedarriak; hitzez ta harriz ezin hautsiak dira gure lokarriak. 8-Oi Nafarroa banatorkizu otoizka fagore galdez: urrikal zaite ukatu nahi zaituzten seme alabez; bertze koroka batek estaltzen bagaitu ere hegalez; Euskaldun orok Ama zu zaitu, guk nahi izan ala ez (2).
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak