IGELAREN BANDA - UR BERRI, URTE BERRI - HELA, HELA!

2018-11-12
Bixente Martinez musikari ezagunak garatutako proiektu honetan, guregana iritsi diren eguberri kantu tradizional zenbait biltzen ditu solstizioarekin ala eguberriko tradizioekin loturik. Proiektuan kantari ezberdinek hartzen dute parte (Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Izaro Andrés, Maddi Oihenart eta Natxo de Felipe). Baita Igelaren Bandaren musikariak ere (Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleaga). Abenduaren 22an Victoria Eugenia antzokian eskainiko duten kontzertu bereziarekin lan garrantzitsu honen urrezko itxiera etorriko da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak