Bortz iturri (Erramun Martikorena)

2021-09-10
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Bortz iturri baziren neure mendietan bortz iturri kantari alai arroketan. Edaten maite nuen heien ur hotzetan hetarik baten kanta agortu da betan. Bortz gorostiz egina zen neure oihana nongo aire gaixtoak bota du gehiena? Hil da neure zeruko izar eztiena ta itzalak geroztik bete daut barrena. Hil da uhain arina plaia bazterrean hil da uso gaztea iratze gorrian hil da neure umea bidegurutzean bere primaderako lehen iguzkian. Mundarraingo kaskoa arrokak inguru mendirik ederrena dirudi gaztelu. Bortz semen erdian nik banuen urgulu zeruko Jainko Jauna, bortizki jo nauzu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak