Hartu kontrola, aukeratu rola (Maddalen Arzallus, La Basu, Ines Osinaga eta Las Tea Party dj's)

2018-11-21
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=ePwMcKoEU5w Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialerako kanta. Egileak: Maddalen Arzallus: hitzak La Basu: hitzak, ahotsa Ines Osinaga: musika, ahotsa Las Tea Party dj's: musika Bideoklipa: Xabi Hoo http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Hartu kontrola, aukeratu rola, esadazu nola, egin dezagun froga! Mihiz mihi hemen nago ni goiz, arrats eta gau. Ahoz aho narabilenak bizi ahala sortzen nau. Hartu kontrola, aukeratu rola, esadazu nola egin dezagun froga! Aktibatu mingaina, hauxe da gure oraina Euskaraldia prest Euskal Herrian baita. Hizkuntza gure indarra, ez galdu zure iparra jarraitu bidean tiraka ta tiraka. Kalean ta etxean, herriko dendetan jende guztia dau alaitasunez berbetan herriko jaixetan, oholtza gainean euskaraz bizi nahi dugu 11 egunetan! Euskaraldia bertan da! Ahobizi naiz ni, belarriprest adi zabalduz mezu beti herriz herri, buelta bat emanez betiko ohiturei puntu izanez milaka milaka aldiz. Behin eta berriz ez dau mugarik aske izan baimen barik asko, gutxi nahiz ezer ez jakin disfrutau, gozatu jendearekin, neska edo mutil, adiskideekin irribarre, berba zatoz gurekin bota belarrira mingainan puntatik. Itxi ditzagun begiak eta bi belarriak zabaldu, nire ahotsak bihotz barruan dudana esaten al du? Euskaraldia bertan da! Mihiz mihi hemen nago ni goiz, arrats eta gau. Ahoz aho narabilenak bizi ahala sortzen nau (bis). Mihiz mihi hemen nago ni, Euskaraldia bertan da! Ahoz aho narabilenak, Euskaraldia bertan da! Hartu kontrola, aukeratu nola, esadazu nola
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak