Manifestua - Manifestua (Victor Jara)

2021-07-31
Kantatzearren ez naiz kantuz Ez boz ona dudalako Kantuz naiz nire ahotsak Arrazoia daukalako Lur-bihotza dauka eta Uso-antzeko hegalak Ahotsak urak bezala Garbitzen pozak eta penak Hauxe da nire kantua Violetaren antzekoa Hauxe langile-ahotsa Udaberri-usainekoa Ez da aberats-ahotsa Ez bateko ez besteko Aldamioetakoa da Handik izarrei heltzeko Kantuak badu zentzurik Borborka ari denean Egia argi kantatzen Hilko denaren zainetan Ez axaleko lausengurik Ez ospea eskaintzean Lanaren ahotsa baizik Lurraren barrunbeetan Dena iristen den eta Dena hasten den tokia Ausarta den kantu hori Beti da kantu berria. --------------------------------------------------------------------- «Manifestua» EKIDA kultur ekimen sozialistak sustatutako diziplinarteko ikuskizuna da, 2021eko martxotik uztailera taula gainean eskainia. «Manifestua» ikuskizunerako berariaz egindako testuak erabili ziren, eta horiek dakartzagu grabaketa honetan. Besteren testu eta kantak ere erabili eta moldatu ziren, arte iraultzailearen tradizioa errebisitatzeko saiakeran. Hor dakartzagu, hurrenez hurren, Robert Wyatt, Jacques Marchais, Mikel Laboa eta Victor Jararen kantak. Kantak eta poemak 2021eko ekainaren 19an grabatu ziren, zuzenean, Azkoitiko Baztartxo Antzokiko emanaldian.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak