Elektrizitatea (Zea Mays+EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA)

2017-10-17
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=oYx0Z1oMmxU http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Belar artean, bakardadean biluzik dantzan oinak bustirik, lurraren erdian belarrarekin jolasean pentsamenduak joan egin zaizkit egunarekin batera Iluntasunak, hartu egin nau, negar malkoak Gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo segunduetan nik ere oihukatu egingo dut Munduak ahazten banau, lur honek askatzen banau zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean Ilargiak erakusten duen aurpegiaren aurrean eskatzen diet oihukatuz izar galduei nire negar malkoek ernal dezatela lurra nire arimarekin, energia banaiz Gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo segunduetan nik ere oihukatu egingo dut Munduak ahazten banau, lur honek askatzen banau zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean Badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa nire gorputzak eskatzen dizkidan ate apurtuetara Badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa zeruak eskaintzen didan amildegira Badaezpada banoa, hegaka ez bada ez noa ispiluan ikusten dudan elektrizitate lur-jausira Energiak lur-jausira narama, nie neu ere energia banaiz lurrean betirako idatzirik geldituko naiz Banoa! Elektrizitatea banaiz, elektrizitatean banaiz Lurrean idatzirik geldituko naiz Gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo segunduetan nik ere oihukatu egingo dut Munduak ahazten banau, lur honek askatzen banau zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean Ilargiak erakusten duen aurpegiaren aurrean eskatzen diet oihukatuz izar galduei nire negar malkoek ernal dezatela lurra nire arimarekin, elektrizitatea banaiz
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak