Tabernako argiak (McOnak)

2017-06-08
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Zazpi itsasoetako olatuak sentitu ditut txalupa zaharrian orain hemen gaude mozkorturik abesten kantauriko kai txiki honetako txoko ilun batian. karibeko gardenetan dzangan terranoan hazurrak dardarka itsas bilak asko baina ez naiz iritsi itsasoa ta zerua batzen diren marra hortara. ez al dakizu arnasa falta zaidala errekan gora noan bakoitzian arrainen antzera itota itsasotik apartatzian. harrapatu gaituzte tabernako argiak marinel bakartion bizimodu tristia kamarero, atara eizu azkeneko rondia egunsentiarekin daukagu partitzia. portuetako lamien lilura marrazo gosetien hortzkada lapurtutako bihotz zati txikiak dauzkat itsas labar ilun eta ozeano azpian. ez naiz txintxo, pekatu gabia etxean nahi duten printzipia inpernuko ateak zabaldu arte itsasoari zor diot nere gorputz ta izatia. ez al dakizu arnasa falta zaidala errekan gora noan bakoitzian arrainen antzera itota itsasotik apartatzian. harrapatu gaituzte tabernako argiak marinel bakartion bizimodu tristia kamarero, atara eizu azkeneko rondia egunsentiarekin daukagu partitzia. harrapatu gaituzte tabernako argiak marinel bakartion bizimodu tristia kamarero, atara eizu azkeneko rondia egunsentiarekin daukagu partitzia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak