Bertso eskolak erdigunean - Saroi Jauregi Aiestaran

2020-07-09
Tokian tokiko egiturak bultzatzen ari gara Gipuzkoako Bertsozale Elkartean: bertso eskolak ez dira soilik bertsotan ikasteko guneak, baita bertsoaren oihartzuna bailarara zabaltzeko bidaideak ere. "Bertsolaritzaren mugimendua bizi-bizirik dago Gipuzkoan, eta jende asko biltzen du mugimendu horrek gainera. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea mugimendu horren eragileetako bat da, baina ez da bakarra, ezta gutxiagorik ere. Gipuzkoako bertso mugimenduaren ezaugarrietako bat izan da eta da eragileen aniztasuna, eta, aniztasun horretan, aipatzekoak dira bertso eskolak". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak