Deabruak gara (Huntza) ahotsbakoa

2020-06-01
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/6kq3eTBxPig Huntzatarrok Glasgowen izan ginen Celtic Connections izeneko jaialdian. Hemen duzue laburpen bideoa. Gaizka Peñafiel argazkilari eta trikililari Lezamarrak burututako bideoa. Huntza - Deabruak gara 'Xilema' bigarren diskoko lehenengo kantua. Haritz Harreguy estudioan grabatua eta nahastua. Victor Garcíak masterizatua Ultramarinos Mastering-en. DEABRUAK GARA DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA! Hautsez betetako zerua zerua bada, beltzez jantzitako hodeia hodeia bada, ta ezin badegu margotu gure erara koloretako maskarekin gauden deabruak gara. DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA! Zuloz betetako mendia mendia bada, sugeak nonahi ibiltzea zilegi bada, ezin al dira gauzak dauden bezela laga… lurrak hankaz gora jarri ta zure deabruak gara. DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA! Zuek jarritako aukera onena al da? Beste bidetik joatea okerra bada, oker egiten den bidea zuzena bada, gauzak hala diren artean, zuen deabruak gara! DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA, DEABRUAK GARA! http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
2795