"Herriz herriko bertso-eskolen eta antolatzaileen lana balioan jarri nahi dugu"

2020-12-21
2020-12-21, Amasa-Villabona (Gipuzkoa). Jon Agirresarobe Lopetegi Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzailea da, eta, 2021era begira, Bertsozale Elkarteak datorren urterako dituen asmoen berri eman du. Bertso plaza indartzen ariko da Bertsozale Elkartea datozen hilabeteetan; hiru Bertso Egun antolatu ditugu, eta beste zenbait jardueraren berri ere emango dugu urteak aurrera egin ahala. Herriz herriko bertso-eskolen eta antolatzaileen lana balioan jarri nahi dugu, eta osasun neurriak eta protokoloak adostuta saioak antolatzea posible dela nabarmendu. Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak