Saioa Alkaiza Guallar: "Komeni da nondik sortzen dugun argitzea"

2022-03-19
Antsoain langile herriko Ezkaba Ikastetxe Publikoan harro daude Nafarroako bertsolari txapelketako irabazle Saioa Alkaiza Guallarrek haienean ikasi izanaz. Alkaizari 'Ttap' aldizkarirako elkarrizketa egitera ikastetxera joan zirelarik, hala esan zieten behin eta berriz ikasleek, irakasleek zein gurasoek. Elkarrizketan, Alkaizak gehienetan erantzun mamitsuak eman zizkien Juan Kruz Lakastaren galderei. Zenbaitetan, aldiz, kontragaldera are mamitsuagoekin osatu zuen arrapostua.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak