ALAINE AGIRRE // KAMISOI ZURI ZETAZKOA // ELKARRIZKETA

2021-08-02
EGKn 2018tik gabiltza hezkidetza lantzen. Hezkuntza formala eta hezkuntza ez-formala landu dugu orain arte eta ekaina amaieran ‘Udaleku Hezkidetzaileak’ izeneko hausnarketak planteatu genituen. Bertan,udalekuek berdintasunetik aritzeko hainbat abiapuntu ematen ziren, udalkuetan ere hezkidetza oinarri izateko. Berdintasunezko protokoloak horietako puntu bat izan  zen: ba al dute udalekuek eraso matxista edo legbti+fobikoen aurrean jarduteko protokolorik? Beharrezkoa ikusten al dute udalekuak kudeatzen dituzten taldeek protokolo hauek? Hau guztiari buruz hitz egiteko, Alaine Agirrerekin elkarrizketa bat genuen. Izan ere, Agirrek, ‘El camisón blanco de seda’ liburuan 11 urteko haur batek kanpamentuetan izandako abusu bat kontatzen du. KAMISOI ZURI ZETAZKOA Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren arauak. “Gominola pila bat ekarri zigun. Ez genuela ezer esango agindu genion. Azukrez bustitako gozo bat sartu nuen ahoan eta hotzikara eragin zidan: hain zen dultzea. Nire ohean eseri zen. Izkinan. Beste monitore guztiak festa egiten ari zirela esan zigun. Zehatzak izateko, edaten ari dira, esan zigun. Umeak dira, ondoren. Eta irribarre zabala erakutsi zidan. Gominolaren azukrea okerreko eztarritik joan zitzaidan. Eztul egin nuen. Gorritu egin nintzen. Handiegi neukan kamisoiaren tirantea erori zitzaidan. Polita zaude, esan zidan. Kamisoi horrekin”. ALAINE AGIRRE GARMENDIA Bermeon jaio zen 1990ean, eta Astigarragan bizi da egun. Lau eleberri kaleratu ditu helduentzat: Odol mamituak (2014, Zazpi Kale Saria), X hil da (2015, Zilarrezko Euskadi Saria), Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (2017, Joseba Jaka Saria), Kamisoi zuri zetazkoa (2018), eta poema-liburu bat: Txoriak etortzen ez diren lekua (2017). Haur eta gazte literaturan obra zabala dauka kaleratua eta sari ugari jaso du. Hainbat hizkuntzatara itzuli izan dute: gaztelania, katalana, ingelesa, galegoa, daniera eta koreera. 2017an, hasiera eman zion “Txandaka” sail honi. Bertan kaleratu ditu Maren (2017), Libe (2017), Oier (2018) eta oraingo Ane (2020) hau.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak