'Nire erreferenteak' - aurkezpen kapitulua

2021-11-09
Mikel Lizarralde naiz. Duela hiru urte, 38 nituela, esklerosi anizkoitza diagnostikatu zidaten. Lurra jo nuen fisikoki eta animikoki diagnostikoarekin. Baina bizkarra emango zidala uste nuen inguruak ikaragarri lagundu eta babestu ninduen. Pixkanaka hobetzen joan nintzen, bizipoza berreskuratzen. Nire buruari erronkatxoak jartzen joan nintzen, eta ordura arte egin gabe nituen probak jarri nituen helburu moduan. Getaria-Zarautz igerian, Zegama-Aizkorri korrika edo Irati Xtrem bizikletan. Diagnostikoa zaplada bat izan zen, gozatu bizitza, gozatu emaztea eta alabak, familia eta lagunak. Lagun batek, fede onez, esan zidan eredua nintzela gaitzari aurre egiteko moduagatik. Hitz potoloa da "eredua", zama puntu bat hartzen diodana. Eta zama hori beste batzuen artean banatu nahiko nuke, nolabait, "Nire erreferenteak" proiektuarekin, erreferentetzat ditudan pertsonen esperientziak jaso eta partekatuz. Youtubeko kanal honetan joango naiz elkarrizketak publikatzen. Informazio gehiago https://bizi.eus webgunean.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak