Amets Arzallus - Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 - Autobusa

2009-12-28
Autobus batean zoaz egunero eta zure ondokoa da beti autobuseko leku bakarra. Sortzean ginen bost anai inork etzuen joan nahi neri esan zidaten ai hik balio dek hi joan hai Afrikan ezin genuen bizi eta Europa ametsgai hara bi urte Euskal Herrian aukera hobe baten zain baina ez dakit zer den azala zer den begi zer den usai autobus hontan gogoratzen naiz pateran gentozen nornahiz han zeinen estu gentozen eta hemen tamalez zein lasai Ni Mohamed naiz izenez ta IƱaki ezizenez neure motxila gizenez disko saltzaile naizenez autobus hontan nator goizero neure gogo neure senez baten bat nere ondoan ea jartzen den itxaropenez baina hemengoak azalez eta hitzez zuriak direnez bi urte hotan ez dator inor ta hemen nago neure penez autobus baten barruan goaz baina bide berean ez Ta bakardade sakona hik ez ez nauk abandona koranari iaramona ta irakurtzen dut Mahoma hark esaten dit segi aurrera hi baihaiz persona ona baina badoaz bi ejekutibo ta neskatxa baten gona zigarroa errez bizar ta guzti aurrera doa gizona baina hara hor zahar bat badator ta gerturatu da hona lehenengoa zu zera eta eskerrikasko amona
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak