Kontrolik gabe (Los Zopilotes txirriaos)

2017-06-08
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Descárgalo gratis en: https://zopilotes-txirriaos.com/disco... ------------------------------------------ (Letra: Iulen Romaratezabala «Pruluns», Andoni Goitia Musika: Eneko Dorronsoro) Herri zahar honen ispilu hitza denean iskilu Atsasun gertatua. Frankismoaren ajuak, berdezko jendilajeak bortxaz okupatua. Inperio baten sobrak, gerra zibilaren zorrak. Bakarra ta batua, herri hau zapaltzen duen ta frankista omenduen Estatu armatua. Aske nahi dugu ospatu, kontrolik gabe gozatu mendi, kale, tabernak. Ez isun eta ez epai, ez ditugu aditu nahi Guardia Zibilen penak. Duintasunaren atzean, haien gezurren aurrean, euko dituzte denak muntaia polizialen, bertsio ofizialen ateoak garenak Maitasun dena maletan. Izango ditugu bueltan, ongi dakigu jakin, Oihan, Adur eta Jokin ta beste guztiak berdin Altsasuko kaletan. Justiziaren zirkoa, zirko mediatikoa liskar baten harira. Egi erdiak osatuz, gezur osoak zabalduz guztien belarrira, bakerako mugarria. Alde Hemendik aldarria indarra hartzen ari da eta daudela seguru geuk bidaliko ditugu joaten ez badira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak