Iratzar Kafeak - Herritarrak eta hizkuntza, garenaren oraina eta geroa

2022-05-25
Agurne Gaubekak eta Xabi Iraolak euskara eta euskalgintzari buruz. "Euskara" abiapuntu hartuta, Gaubeka eta Iraola hizkuntz eskubideei eta feminismoari lotuta hizkuntza eskubideen aldeko borrokan transbertsalitateari dagozkien gako batzuk argitzen saiatuko dira, berrogeita hamar minututan. Solaskideek hurrengo gaietan sakondu dute: Euskalgintza mugimenduren izaeraz, egungo hizkuntz politikaz, euskal komunitateaz, herri aktibazioaz, feminismoari lotutako hizkuntza eskubideen aldeko borrokaren transbertsalitateaz, hizkuntza eskubideaz eta euskaraz bizitzeko eskubideaz, euskararen normalizazioaz eta euskararen etorkizunaz. Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria da. Lehenago eskubideen esparruan aritu izan zen, bereziki ikuspegi feministan eginez bidea, eta sindikalismoan Katalunian zein Euskal Herrian eta Xabi Iraola Sortuko herrigintza arduraduna da. Lehenago, ezker abertzaleko gazte antolakundeetan eta Sortuko herrigintzako mahaian ibili zen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak