Kolorez jantzitako egunak (Josu Bergara-Akorde txikiak) etxetik

2020-05-02
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Josu Bergara musikariak, Akorde Txikiak bandaren laguntzaz, "Kolorez jantzitako egunak" abestia konposatu du. Covid-19 birusaren eraginez, konfinamendu egoeran, musikari bakoitzak bere etxetik grabatutako bideoaren zatiak batu dituzte, elkarrekin abestia osatzeko. Kantuaren letrak dioen moduen, batzuetan bizitzak alde ilunak erakutsi arren, modu positiboan aurre egin behar zaio eta une txarretan ere gure onena ematen ikasi behar dugu. Eutsi danok eta aurrera! KOLOREZ JANTZITAKO EGUNAK Batzutan bizitza bapatean iluntzen da, ustekabean datorren galernaren antzera erdian harrapatzen zaituenean ekaitzak bizitzarekin dantzan ikasi behar da. Kolorez jantzitako kometa bezala haizearekin dantzan. Baina hala ere den-dena pasatzen da, ez dago formula magikorik baina hala da erdian harrapatzen zaituenean ekaitzak bizitzarekin dantzan ikasi behar da. Kolorez jantzitako kometa bezala, bizitzarekin dantzan. ______________________________________________________________________ Musikariak: Musika eta hitzak: Josu Bergara Bideoaren edizioa: Jabier Bergara Audioaren edizioa: David Sánchez Damián Pantalla 2: MUSIKARIAK Nerea Alberdi Mikel Nuñez Irati Bilbao Txema Arana Dani González Luï Young David Sánchez Jabier Bergara
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak