"Gerra egiten" jarraitzeko zenbaiten nahia erakusten dute atxiloketek, Sorturen ustez

2018-03-20
Goizean terrorismoa goratzeagatik Guardia Zibilak atxilotu ondoren, arratsaldeko lehen orduan geratu dira libre Miren Zabaleta, Oihana Garmendia, Antton Lopez eta Olatz DaƱobeitia. Iazko azaroaren 26an Belen Gonzalez PeƱalbaren omenez Lazkaon egindako ekitaldian parte hartu izanagatik atzeman dituzte. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ezjakintasunaz hitz egin du atxiloketen balorazioa egiterakoan. Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak atxiloketen testuingurua ekarri du gogora, batzuk bakea eraikitzeko ahaleginean ari diren bitartean, besteei gerra egiten jarraitzea leporatu die.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak