Mahai Orokorraren bilera: Eusko Jaurlaritzak murrizketen estrategiari heltzen jarraitzen dio

2017-10-06
EAEko Mahai Orokorraren gaurko bilera dela eta, LABek eta ELAk elkarretaratze bat egin dugu Gasteizen, Lakuan. Bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez dugu benetako negoziazio bati ekiteko asmorik antzeman. Gaur EAEko Mahai Orokorraren bilera egin dela eta, LABek honako irakurketa egiten du: Batetik, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez dugu benetako negoziazio bati ekiteko asmorik antzematen. Gaiak itxita eta proposamenak langileon beharretatik oso urrun. Abiapuntua balitz ere, ez du akordio integraletarako borondaterik erakutsi. Oraindik orain Mahai Orokorrak ere PP eta PNVren harremanen menpe jarraitzen du. Langileok ez dugu erosahalmena berreskuratuko. Beste hainbat erakundetan ez bezala, Jaurlaritzak ez du berreskuratze planez ezer entzun nahi. Okerrago, ekonomia ondo doala adierazten ari denean langile publikook erosahalmena gehiago galduko dugu aurten ere %1,5eko proposamena KPItik behera geldituko delako. Itzarrirako egiten duen proposamena eskasa izateaz gain, langileon soldatak gehiago berreskuratzeko aukera dagoela frogatzen du. LABek egokiago ikusten du halako ahaleginak zuzeneko soldatetara bideratzea, beti ere arestian aipatu bezala, erosahalmena erabat berreskuratzeko konpromiso zintzo batekin. Enpleguaren proposamenaren zenbakia propaganda hutsa da LABen iritziz. Eusko Jaurlaritzak ez dio arazoari modu orokorrean eta integralean heldu nahi. Behin-behinekotasuna eta orokorrean prekarietatea betikotzeko estrategiarekin bat egiten jarraitzen du PNVk. Marko legal eta juridikoen aitzakiei modu interesatuan heltzen dio, izan ere kasu honetan Europatik datozen sententziei ez die jaramonik egin nahi. LABek berriro eskatzen du: erosahalmena berreskuratzeko plana; beharrezkoak diren zerbitzu publikoak kalitatez emateko beharrezkoak diren lanpostuak bermatzeko plana, behin-behinekotasunarekin eta prekaritatearekin amaituz; eta orokorrean egindako murrizketak atzera botatzea, gaixotasun osagarriak kasu; lan gaixotasun eta gaixotasun arrunten jarraipena osasun zerbitzu publikoak zuzenean kudeatzea, mutualitateen merkantilismoarekin amaitzeko bidean. http://www.lab.eus/eu/federazioak/zerbitzu-publikoak/334-mahai-orokorra/6640-jaurlaritzak-murrizketen-estrategiari-heltzen-jarraitzen-dio
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak