Zornotzatik Igorrera - GAZTE AKELARREA | Apirilak 13 · 14 · 15

2017-01-19
Laugarren urtez jarraian, ERNAI eta AITZINA gazte antolakundeko kideok udaberriko ekimena ospatuko dugu, GAZTE AKELARREA. Apirilak 13, 14 eta 15ean izango da ZORNOTZATIK IGORRERA. Aurtengo ekimena, berezitasun bezala, martxa eta topagunearen nahasketa bat izango da. Izan ere, apirilak 13an martxan abiatuko gara arratsaldez Zornotzatik eta gauez helduko gara Igorrera, bertan bi egunez izango gara Bidasoaren bi aldeetako gazteak. Esan bezala, laugarren aldia da milaka gaztek auzolanean eta autogestioan oinarrituta udaberriko ekimen hau antolatzen dugula. Dazte Danbada, Gazte Martxa, Gazte Burutakzio... Gazte Akelarrea ere bide bertsutik doa. Aurten independentziaren alde sugarren dantzan egingo dugu dantza milaka eta milaka gaztek. Festa bat izatetik haratago, hausnarketa, eztabaida eta konspiratzeko gune bilakatuko dugu Gazte Akelarrea. Eskaintza kultural eta politikoa izango da bertan; hitzaldi, mahai-inguru, tailer, antzerki, kontzertu eta beste hamaika erregai eder. Aurreko ekimenetan egin bezala, aurten ere hiru su izango ditugu piztuta ekimenean zehar; elikadura, eskaintza kulturala eta zaintza. Hiru horiek berebiziko garrantzia eta pisua daukate, izan ere, burujabetzaren aldeko bidean praktika burujabeen aldeko apustua egiten dugu bi antolakundeok. Beraz, kontsumituko den produktu oro bertakoa izanen da, ekimena egingo den herri zein eskualdekoa batez ere. Bestetik, egitarauko eskaintza kultural osoa herritik eta herrirako sortutakoa izango da. Azkenik, ekimena aurrera eramateko milaka gaztek egiten dugun lan bolondres eta militantea zaintzeko apustua egin dugu. Datozen asteotan ekimenaren inguruko informazio gehiago ematen joango gara. Sugarren dantzan independentziara!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak