Ehunka mila lagun bildu dira Diadan

2019-09-11
Arratsaldeko 17:14ean hasi da aurtengo Diada eguneko mobilizazio nagusia Bartzelonan. Assemblea Nacional Catalana (ANC) erakundeak deituta, "independentzia helburu" lelopean egin dute ekitaldia. Kataluniako hiriburuko udaltzaingoak zabaldu duenez, 600.000 lagun izan dira manifestazioan. Antolatzaileen esanetan, helburua da independentismoak helburu bera erdiesteko duen aniztasuna sinbolizatzea. Zentzu horretan, lehen aldiz ez da mobilizazioan agintarientzako eta alderdientzako toki berezirik egon. Manifestazioa hasteko minutu batzuk falta zirela, Generalitateko presidentea den Quim Torrak nabarmendu du ekitaldia "arrakastatsua" izan dela, eta adierazi du independentzia "ekintza politikoaren erdigunea" izango dela hemendik aurrera.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak