ANONYME POPULAR: Hara Non Gauden

2022-12-07
HARA NON GAUDEN Hitzak eta ahotsa: Igor Elortza Aranoa Doinua eta soinuak: Rafa Rueda Etxebarria Hatsen eta hotsen ingeniaritza: Jose Lastra Elorriaga Irudiak eta dirudiak: Kulturaz Koop.-eko Dapatistak ... Hara non gauden Berriro hemen Eguzkia ostendu baino lehen “Berriro hemen” dudatan diot Ez baikara atzokoak biok Ez gu lakoak Eguna bezain benetakoak Argi-itzalez egindakoak Hara non gauden Jadanik hemen Etxean gatibu bizi ondoren Banan-banan norbere atean Asteak eginda giltzapean Gutxi usterik Ohartu ginen jada tristerik Ez garela denbora besterik Hara non gauden Oraindik hemen Geure buruak bilatzen Googlen Aurkitzeko Kiev, Yemen, Siria Gizamortua ta hiliria Basa-lohirik lohi Gorputzean sartu zaigu denoi Bizileku bat garela doi-doi Hara non gauden Gaur-gaurkoz hemen Batek daki zer gerta daitekeen Gazteak haien nahi, ezin ta poz Gaur ere amets berritan datoz Mende ta mundu Harea-erlojuko segundu Labaindu, erori ta zutundu Hara non gauden Azkenik hemen Ez dakigula seguru nor zein den Izan gaitezen noiz eta nora Elkarrentzako leku-denbora Eta planeta Dabilela beste lau-bost buelta Gu ere mundua gara-eta Hara non gauden Betiko hemen Asmatu nahian zer dugun maiteen Lehen lerroa izango gara Lotutako bi dirdir-dardara Ta hiru ta lau Amaierarik bako argi hau Izan dadin mila eta bat gau Hemen gaude, hemen gaude… Joandakoaren beharrik gabe Hemen gaude, hemen gaude… Etor daitezkeenen presarik gabe Hemen gaude, hemen gaude… Datorrenik eta doanik gabe Hemen gaude, hemen gaude… Oraina bezala mugarik gabe
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak