Jule Goikoetxea. Hitzaldia: "Ezkerra eta nazio eraikuntza" (2/2)

2019-02-07
Lehen bideoa (Joxe Iriarte "Bikila"): https://youtu.be/HiUY62gnXGQ Alternatibak hitzaldia egin zuen joan den urtarrilaren 24an bere Donostiako egoitzan, ezkerraren eta eraikuntza nazionalaren arteko lotura aztertzeko. Horretarako, eskarmentu handiko bi hizlarik hartu zuten parte solasaldian: Joxe Iriarte “Bikila”, Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kidea, idazlea eta euskal ezkerreko militante historikoa; eta Jule Goikoetxea, filosofoa, ekintzaile feminista eta EHUko irakaslea. Estaturik gabeko nazioetan eztabaida etengabe bezain korapilatsua izaten da hitzaldian jorratutakoa: burujabetzaren edota eskubide sozialen aldeko borrokaren artean lehentasuna zeinek duen. Askorentzat txanpon beraren bi aldeak dira, guztiz banaezinak, baina bada uztartze hori ezinezkotzat jotzen dutenak. Horren inguruan aritu ziren. Bideo honetan, Jule Goikoetxearen hitzartzea ageri da. #10urtez
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
350
urtea
4691