Bisita gidatua Eibarren

2021-09-06
Eibarren eta Arraten bisita gidatuak egin dituzte abuztuan, Eibarko Udalak eta Debegesak antolatuta. Eibarko kaleetan zehar egin duten bisitan herria orain dela 100 urte nolakoa zen azaldu du Nerea Alustiza historialariak eta Arrateko bisitan, berriz, santutegiari buruzko gauzak kontatzeaz gain, bertan dauden lubakiak eta Gerra Zibilaren Frontearen Interpretazio zentroa ere bisitatu dituzte. Bideoan Eibarko kaleetan egin duten ibilbideko irudiak bildu ditugu, bisitak gidatu dituen Nerea Alustizaren azalpenekin batera.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak