Zeru tolesgarria (Iker Lauroba)

2018-01-25
Bideo originala: https://www.youtube.com/watch?v=MEwHEdXSL-A Zeru Tolesgarria izeneko abestiaren bideoklipa. 2016ko urrian grabatua Tindoufen, errefuxiatu Saharauien kanpamenduetan. Fishara zine jaialdi solidarioa ospatzen zen bitartean nik hartutako irudiak dira. IƱigo Asensio arduratu da ondorengo muntaiaz. Abestia, izen bereko diskoan aurkitzen da. ZABALDU DEZAGUN ZERUA SAHARA LIBRE BATEAN! http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Letra (harkaitz Cano): Patrikan, bi sosez gain komeni gauzen artean gordeta larrialdi zerutxo bat tolestuta, lauzpabost doblatan edo, zer gerta ere. Zerua tolesgarri, urdin huts grisaren kontra dosi bat, garbi, garden, dosi doi bat... barre egiteko. Arbela zikinegia dagoenean berriz hasteko. Zeru pusketa bat, zeruaren argazki ez dena. Soberan hodei oro, imitaziorik ez! Ez onartu zeru apurtua baizik eta, zeru portatila. Foto-karnet itxurako zeru txiki bat, tolesgarria.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak