Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan (bideo osoa galdera/erantzunekin)

2021-09-20
UEUrekin batera 2021eko uztailaren 1ean Eibarren egindako "Pedagogia feminista: lanketa poliedrikoa eskola eremuan" izenburuko jardunaldiaren bideoa duzue hau. Sistema heteropatriarkalaren oinarrietan dagoen sexu-generoaren eraikuntza haurren sozializazio prozesuan hasten da. Kulturala den eraikuntza horren bitartez, genero desberdintasunen betikotze prozesua gauzatzen da. Egungo jendarteak hierarkikoa den egitura dikotomiko bati erantzuten dio, zeinetan genero harremanak boterearen banaketa desorekatuan oinarritzen diren. Sistema honek, iruditeria patriarkalari jarraipena emateko, mekanismo ezberdinak erabiltzen ditu: komunikabideak, erlijioa, tradizioa, kultura, hezkuntza... beste askoren artean. Hezkuntza, besteak bezala, ez da elementu neutroa, gizarte desorekak birproduzitzen lagundu dezake edo eraldaketarako tresna bilakatu. Pedagogia feministaren bitartez, hezkuntza, eraldaketarako tresna bilakatu nahi dugu. Desberdintasunak azaleratu eta berauez jabetzen lagunduko duen hezkuntza prozesuak eraikitzeari buruz ari gara. Normalizazio mekanismo horiek hautsiko dituen hezkuntza ikuspegi eta praktika multzoaz, aldaketarako ekintzak sortu eta eraikiko dituena.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak