GUREAN GAUR albistegia: Otsailak 7

2017-02-07
Otsailaren 7ko GUREAN GAUR albistegiko lerroburuak: - 20 orduren buruan bitan jipoitu dute Ibon Iparragirre euskal presoa, bigarren erasoak konorterik gabe utzi du ondarrutarra. Bestalde, partzialki bada ere, Espainiako Entzutegi Nazionalak Arantza Zuluetaren helegitea onartu eta ondorioz, abokatu bizkaitarrak egunero lau ordutan zehar Puerto III espetxeko beste presoekin egoteko aukera izango du. - Iragan den abenduaren 9an suertatutako istripuan zauritutako bigarren emakumea hil ostean, Zorrotzako Auzo Elkarteak trenbide-pasabidea lurperatzea eskatzeko elkarretaratzea antolatu du ostegun honetarako. - Nafarroan, Gobernua sostengatzen duen laukoak Ikurren Legea indargabetzeko akordioa erdietsi du - Bilboko Santutxu auzoan, aisialdia eta eraldaketa soziala uztartzen dituen KARMELA proiektua ezagutzeko aukera izan dugu. - Kiroletan, Alemanian ebakuntza jaso ondoren, taldekideekin batera aritu da gaur Sabin Merino. - Zinegoak, Bilboko LGTB zine jaialdia aurkeztu dute gaur #11gaur #GureBegizIkusteko
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak